Hibaika Eguna herri guztiarekin egiteko ideia, irabazitako banderen ospakizunetan oinarrituta dago. Urte honetan lan handia egin da, beste urteetan baina lan handiagoa beharbada, eta kirol errendimendu handia izan bada ere, banderak lortzea zailagoa izan da.

46133149 1969615963130208 5483765830661439488 nHibaika Arraun Elkarteak egindako lan handia ikusita, egun berezi bat ospatzea bururatu zitzaigun Gurekin elkarteari Batasunarekin batera.

Hibaika Eguna errenteriar guztiontzako jai eguna izatea nahi dugu eta, aldi berean, zale guztiek, Errenteria arraunean ordezkatzen duten arraunlariei babesa emateko aukera izatea bideratu nahi dugu. Arrauna, oso gurea den kirol eta tradizioa dela argi dago, eta bolondres moduan lan handia egiten duen jendeari esker jarraitzen du MADALEN gure traineruak uretan.

Klubaren jarduerek aurrera jarraitzeko, auzo eta herriaren babesa izatea oso garrantzitsua dela ikusten dugu, herria Hibaikaren sostengu izatea. Hibaika Arraun Elkarteak eta bertako kide guztiek, gure herriaren izenaren alde egindako lana eskertzen dutela jakin behar dute.

DIPUTAZIO PLAZAN 11:00etatik AURRERA

contentmap_plugin