Iazko taldean 10 baja izan ditugu, negu gogorra izaten ari da guretzat, eguraldiaz gain entrenamendu gehienetan trainerua ezin osatu gabiltza.

Etorri den jendea aldiz gogotsu etorri da eta geratu direnak ilusio handiz ari dira, ARC-1 mailan lehiatuko garela eta egoerari buelta emango diogula argi dut.

Orio horretarako testa izan zen guretzat, eta lortutako emaitza ez zait txarra iruditzen lehen aipatutako oztopo guztiak kontutan izanda.

Nire helburua “bizirik jarraitzen dugu” esatea zen eta hala denaren sentsazioa dut, baita tripulazioarena ere. Orain hemendik aurrera egin beharreko lanari ekingo diogu eta ziur naiz udara bitarteko hilabete hauetan traineruak progresioan jarraituko duela.

Honetarako TXINGURRIn lana egin behar dugu, Egiten dugun pixka ondo eta asko!, zorionez Hibaikan badakigu horretaz zer edo zer eta ez diogu beldurrik, gure DNAn dago.

¡¡¡¡¡¡¡¡¡ AUPA HIBAIKA !!!!!!!!!