Liga hasiera gogorra baina ilusioz betetzen gaituena izan da Hibaikaren mutilen taldeari dagokionean.

alexdonibaneJakin bagenekien ez zela erraza izango KAE1-ean lehiatzea eta are gutxiago neguan izan ditugun zailtasunak kontutan izanda. Lehenengo 3 estropada puntuagarrien ondoren eta kaleek eta zozketek izan ahal izan duten eragina ere kontutan izanda taldea gure helburu den mailari eusteko ahaleginean posizio zail batetan dago baina guri ez zaizkigu erronka errazak gustatzen eta egunerokotasunean gogor dihardugu lanean hori lortzeko.

Ligan bi talde ikusten ditut, alde batetik 6 lehenengoen multzoa non Astillero, Getaria, Deustu eta Lekitxarra, ikurrinen borrokan ikusten ditudan baina baita beraien eguna badute eta 4 hauetatik oso urruti ez dauden Zarautz eta Pedreña ere. Bestalde beheko 6 taldeen multzoan gauzak nahiko estu daude, oraingoz 4 talde ikusten ditut Portugalete eta baita gure gainetik ere Zumaia, Arkote, San Juan eta Lapurdi. 4 hauen artean ez dago aparteko diferentziarik eta edozein gailendu ahal zaio beste hirurei. Azpitik Portugalete eta guk oraingoz gure borroka propioa dugu eta ziur nago biek buruan duguna aurreko 4 horiek harrapatzea dela.

Gure kasuan positiboa naiz zentzu honetan eta gure aukera izango dugula ikusten hasia naiz. Lehen aipatu dudan bezala taldea lanerako prest dago eta aipatuko nituzke bi puntu fuerte. Lehenengoa taldea talde bat baino gehiago dela, benetako familia bat osatu dugu aurten non bakoitzak gure granitoa jartzen dugun hau aurrera ateratzeko eta denak prest gaude Madalen ahalik eta azkarren joan dadin egin beharrekoa egiteko, bai traineruan bai trainerutik kanpo ere. Hau izugarria da gaur egungo arraun munduan eta oso harro nago taldeaz. Bestalde talde honen burugogortasuna eta oztopoen gainetik jarraitzeko duen ahalmena ere goraipatuko nituzke.

Hurrengo estropadei begira eta gure etxeko estropadari begira, uztailak 22, taldea orain baino azkarrago joango denaren ziurtasuna dut, baina hau egunez egun landu beharrekoa da jarraian datozen estropaden emaitzei gehiegi erreparatu gabe eta entrenamendu saiotan egingo dugun lanean itsu konfidatuz.

 

AUPA HIABAKA !!!!