Brujula zaharraren istorioak http://hibaika.com/eu/bloga/blog.html?id=3 2018 Madalen traineruko arraunlari baten istorioak Hibaika, etxean http://hibaika.com/eu/bloga/post/11/hibaika.html
Etxeko estropada eta Brujula tostarik gabe. Kirolari bezala amorru pixkat sentitzen du, eta ala behar du, hori galtzen bada kirol grinik ez dagoela esan nahi bait du.

Baina pertsona bezala pozik, trainera barruan zeudenak lagunak zirela ikusita, aurten izandako negu gordin hau bere alboan jasan dutenak, hutsik egin gabe.Urduri, oso urduri nengoen, ea honetaz eta hortaz gogoratuko ziren traineru barruan……., ez da pentsatzen dudalako besteak baino hobeagoa naizenik, mutilengan dudan konfiantza osoa da, gainera Misterra ere kanpoan zen. Taldearen erantzuna top, 11.k baina gauzak ondo eginaz, Pedreñako sentsazioak hobetuz.

Itsusigatik bereziki poztu nintzen, honegatik edo besteagatik azkeneko estropadetan ezin izan zuen parte hartu, eta beti bezala, eskatu eta berak maila eman zuen.Orain arteko bakea bukatu da, estropada bakarreko asteburuak bukatu dira. Orain hasiko da benetako infernua eta borrokarako prest gaude.

Aurrekoan esan nuen bazetorrela bala beltza eta aste honetako entrenamenduak ikusita, gero eta ziurrago nago, BALA BELTZA BADATOR.
http://hibaika.com/eu/bloga/post/11/hibaika.html Pedreña http://hibaika.com/eu/bloga/post/8/pedreña.html
Aste arraroa. Asteazkenean Gipuzkoako Txapelketa Mutrikun. Kutsu arraroa geneukan azken entrenamenduetan eta trainerutan hori normalean estropada txarra izanen da, eta ala izan zen.

ARGAZKIA: Iñaki Suarez Calleja https://www.facebook.com/inaki.suarezcalleja

Kostata baina aurrera pausu bat ematen ari gara, eta mutilek egiten duten esfortzua ikusita iritsiko da. Azken urratsa da, zaila, baina ez dut ikusten taldean ez urduritasun berezirik ez eta motibazio faltarik ere. Denak egoskor lanean jakinda lortuko dugula.

Pedreñan Brujulak txispa pixkat falta izan zuen, eta ez zituen taldekideak piztu, hau hobetu beharra dago. Niretzat estropada eremu berria zen hau, lekua oso polita, txalupen errespetua 0 patatero. Hau ez da inondik ere aitzakia lortutako emaitzagatik, 11.n postua merezi izan genuen eta hor geratu ginen. Beste taldeetako mutilekin hitz egin ondoren, denek berdin zioten, olatuz josita egon zela eremu guztia, baina tira holakoetan ere jakin behar da arrauna egiten.

Badator bala beltza, OZEN ENTZUNGO DA
http://hibaika.com/eu/bloga/post/8/pedreña.html Zumaia http://hibaika.com/eu/bloga/post/7/zumaia.html
Astea normal joan da, hau arraroa izan arren, esan nahi dudana da, aste honetan aurreikusita zegoen guztia normaltasunez egin dela: entrenamenduak, Alex nahi zituen probak egin, larunbatean dena prest Zumaian, kafea hartu, estiramenduak, estropada aurreko bilera, beroketak, eta estropadan eskatutakoa ahal izan genuen moduan egin.

Badakit aurreko asteko estropadaren posizio berdinean iritsi ginela baina ez, ez da izan estropada berdina; hasteko azkenarekiko diferentzia asko handitu dugu eta lehenarekiko izaten genuena dezente txikitu.

Getarian, irabazlearekiko minutu bat (Astillero) baino gehiago eta 6. postuarekiko 32 segundo (Pedreña), oraingoan, 38 segundo lehenarekiko (Isuntza) eta 24 segundo 6.arekiko (Zarautz), baina…..

Baina San Juanek orain arte aise irabazten gintuen eta larunbatean hor geneuzkan eta azken luzean oso gertu gainera baina tamalez…. azken esfortzuan beraiek garaile “ y jode” asko gainera. Pozik bai, aurrekoak gertuago eta atzekoa urrunago, baina lehia txiki hauek irabazi behar dira, eta negu osoan alboan izan dituzun horiekin gehiago.

Brujula ondo dago, gero eta hobe, baina amets gaiztoak izan ditut aste honetan. Ohean sartu eta han jarraitzen zuen, motorako 15 zaldiko pharsun cuatrotiemposaren brunbrunaren gainetik entzuten, “no me la dejes ahí Unai” “no me la dejes ahí Unai” “no me la dejes ahí Unai” “no me la dejes ahí Unai” “no me la dejes ahí Unai” “no me la dejes ahí Unai” “no me la dejes ahí Unai”
http://hibaika.com/eu/bloga/post/7/zumaia.html Getaria – pausu bat aurrera http://hibaika.com/eu/bloga/post/5/getaria-–-pausu-bat-aurrera.html
Igande goiza, egun polita, haize gutxi, herri polita, itsaso polita eta estropada nahiko ona, pausotxo bat aurrera, sufritua, baina aurrera, 10. postua, orain arteko onena.

Astea nahiko aldrebesa zihoan, baina igandean dena, eta batez ere denek, gure lana egin genuen eta kirol errendimenduan agertu zen, kirol emaitza beste gauza asko dauzka lotuak.

Ondo sentitu nintzen, gustura baina eskuak motel oraindik

Beste gauza bat ere erakutsi zigun asteburu hau, hiru pertsonen izaera, bere burua taldearen atzetik jarri eta txalupan ez egon arren, 20 segundoko hobekuntza eman ziguna bere izaera eredugarriagatik, hori da talde bat izatea.

Ez, ez gaizki ulertu, aste barruan lehiatu zuten bere tosta lortzeko baina erakutsi digute asteburuan DENEK irabazi edo galtzen dugula, hori da nire taldea, hori da nire HIBAIKA.
http://hibaika.com/eu/bloga/post/5/getaria-–-pausu-bat-aurrera.html Donibane Lohitzune - Non, je ne regrette rien, ou oui? http://hibaika.com/eu/bloga/post/4/donibane-lohitzune-non,-je-ne-regrette-rien,-ou-oui.html
Michel Vaucaire idatzi eta Édith Piaf abestuz famatua egin zen abestian ez bezala, Oui je regrette egindako estropadaz.

Baina behin zaplaztekoak jasota bi aukera daude, kexuka egon, kalea, haizea, olatua, beroa, norabidea edo pentsatu jaso dudana indartsuago egin behar gaitu.

Portuk aurreko asteburuan jaso zuen eta asteburu honetan egurrean etorri da. Hemendik aurrera badakigu zer daukagun, ez garela inor baino gutxiago baina %100-tik gora ez bagabiltza zaplaztekoa dugula zain.

Badakigu gaizki egindakoak eta lanean gaude konpontzeko, aste honetan bizkar zahar hau azkarrago dihoa, ez diot inori tosta oparituko hori badakizue.

AUPA HIBAIKA!!!!
http://hibaika.com/eu/bloga/post/4/donibane-lohitzune-non,-je-ne-regrette-rien,-ou-oui.html Portugalete http://hibaika.com/eu/bloga/post/3/portugalete.html
Ba bai, 9 hilabete eta 11 kilo pasa dira eta hasi dira azkenean, ESTROPADAK.

Gauza dezente aldatu dira, taldekideak, txalupa, Kluba, baina taldean zerbait elkarlanean lortzeko grina ez zait joan. 19 urte pasa dira azken estropadatik, atzean geratu dira Mendiren gomendioak eta, zergatik ez esan, oihuak, baina ez dira mutu geratu, orain Alexenak dauzkat eta, eta gauza berdintsuak eskatzen, ez dut ikasi eta asto zahar hau orain gutxi ikasiko du.

Lehen bi estropadak, Portugalete ez dut inoiz maite izan eremu hau, gogorrak egin zaizkit, tripa txingurriz betea jubenil madarikatu bat bezala estropada aurretik, baina ze, egurrean, bi egunak, gauza asko hobetzeko dauzkat, bizkarra ez da aski azkar jaisten, esku horiek usadio zaharreko eran bukaeran utzi, iritsiko da Alex iritsiko da. Taldekideotaz arro nitaz ere.

Por muchas vueltas que le de un burro al hipódromo, nunca será caballo de carreras.

http://hibaika.com/eu/bloga/post/3/portugalete.html