Goizean, KAE2ko beste estropada bat egingo dut. Madalenek hirugarren postua lortu du. Sailkapen nagusian hirugarren jarraitzen du. Etorriko dira garai hobeak. Bitartean, estropada argazkiekin utziko zaituztet.
AUPA HIBAIKA
Otsa eta arrauna. Hemen gaurko argazkiak.
Igande goizean ekitaldi berezia izan da Hibaika arraun elkartean. Bertako batel bati "Etxetxo" baserriaren izena jarri diote, memoria historikoaren harira.
1936ko uztailaren 27an Etxetxo baserriko Maria Oiartzabal eta bere hiru semeak, Txomin, Xebastian eta Enrike, akabatu zituen frankisten aldeko komando batek, koldarki, atzetik tiro eginez, eta bidean abandonatu zituzten laurak, lurrean botata, eta aurrerantz jarraitu zuten, ezer egin ez balute bezala.
Gaur-gaurkoz inork ez du justiziaren aurrean ordaindu egindako krimen hori, eta inork ez du barkamenik eskatu familia bereko 4 kide inolako errurik gabe akabatzeagatik.
Gaurko egunean Pedro Usabiaga, Etxetxo baserriko ondorengo zaharrenak Etxetxo izena estaltzen zuen bateleko ikurrina zabaldu eta momentu hunkigarria bizi izan du, etxeko guztiak inguruan zituela.
Familiako ordezkari batek adierazi duen bezala, Etxetxo memoria historikoaren parte da, eta ez dugu inoiz ahaztu behar gertatu zena, hori baita berriro gertatu ez dadin ziurtatzeko modu bakarra. Errespetua, elkarbizitza eta bakea da bide bakarra.
Familiak eskerrak eman dizkie Hibaika arraun elkarteko presidente den Jon Otegiri, ekitaldia bideratzen lagundu duen Jon Iriondori eta bertaratu diren Hibaikako kide guztiei Etxetxo izena batelari jartzeagatik eta ekitaldia aurrera eramateagatik.
Halaber, eskertza luzatu diete ekitaldian parte hartu duten Etxetxo memoria historikoaren ordezkariei eta Xabier Vesga txistulariari.
Mutilen traineruko bigarren postua merezi du. Estropadako argazkiez gozatzea. Merezi dute.
Hemen daude estropadako argazkiak.
Ilusioa dugu banderarengatik. Eta ilusio horrek, lanarekin batera, garaipenera eramango gaitu.
Hemen dituzue denboraldi honetako aurkezpeneko argazkiak.
BANDERAAAAAAAA ........... !!!!!
Jubenil neskek irabazi dute Gipuzkoako trainerilla txapelketa. Hemen dituzue argazkiak. Datorren astean Euskadiko txapelketa izango da.
Gaur goizean Gipuzkoako ligako bosgarren jardunaldia jokatu da Donibanen eta, aldi berean, Gipuzkoako trainerilla txapelketarako sailkapen estropada zen. Gazteen arteko gure zakua hirugarren postuan geratu da eta sailkapen nagusian hirugarren postuan geratu dira lehenengoekin berdinduta. Bihar Gipuzkoako txapelketan. Beti bezala, eguneko argazkietarako esteka uzten dizuet.
Gaur arratsaldean traineruen testa jokatu da San Pedrok antolatuta. Beste urrats bat denboraldia prestatzeko. Hemen utziko dizkizuet estropadako argazkiak.
Atzo Hondarribiako traineruen jaitsiera ospatu zen eta Hibaikako traineruek denboraldiari begira prestaketarekin jarraitu zuten, aurreko jaitsierarekin alderatuta hobetuz. Atzoko estropadako argazkiak utziko dizkizuet.