Astea normal joan da, hau arraroa izan arren, esan nahi dudana da, aste honetan aurreikusita zegoen guztia normaltasunez egin dela: entrenamenduak, Alex nahi zituen probak egin, larunbatean dena prest Zumaian, kafea hartu, estiramenduak, estropada aurreko bilera, beroketak, eta estropadan eskatutakoa ahal izan genuen moduan egin.

Badakit aurreko asteko estropadaren posizio berdinean iritsi ginela baina ez, ez da izan estropada berdina; hasteko azkenarekiko diferentzia asko handitu dugu eta lehenarekiko izaten genuena dezente txikitu.

Getarian, irabazlearekiko  minutu bat (Astillero) baino gehiago eta 6. postuarekiko 32 segundo (Pedreña), oraingoan, 38 segundo lehenarekiko (Isuntza) eta 24 segundo 6.arekiko (Zarautz), baina…..

Baina San Juanek orain arte aise irabazten gintuen eta larunbatean hor geneuzkan eta azken luzean oso gertu gainera baina tamalez…. azken esfortzuan beraiek garaile “ y jode” asko gainera. Pozik bai, aurrekoak gertuago eta atzekoa urrunago, baina lehia txiki hauek irabazi behar dira, eta negu osoan alboan izan dituzun horiekin gehiago.

Brujula ondo dago, gero eta hobe, baina amets gaiztoak izan ditut aste honetan. Ohean sartu eta han jarraitzen zuen, motorako 15 zaldiko pharsun cuatrotiemposaren brunbrunaren gainetik entzuten,  “no me la dejes ahí Unai”  “no me la dejes ahí Unai”  “no me la dejes ahí Unai”  “no me la dejes ahí Unai”  “no me la dejes ahí Unai”  “no me la dejes ahí Unai”  “no me la dejes ahí Unai”

Leave a reply
You are not allowed to leave a reply!

Blogs

AGENDA

No se han encontrado eventos.

INSTITUCIONES PÚBLICAS

¿Quieres colaborar?

Los colaboradores con Hibaika podrán:

  1. 10% d descuento en ropa del club de venta en Rosmi
  2. Invitación en la presentación de las traineras de Junio
  3. REcibir el boletín mensual por email
  4. El carnet de colaborador Hibaika Arraun Elkartea

COLABORA

IMÁGENES