Esan bezala TKE1 eta ETE ligak amaitu dira.

Emaitzak gazi gozoak izan dira. Alde batetik mutilek ezin izan dute TKE1 mailari eutsi nahiz eta gogor borrokatu Bilboko Nerbioi ibaian (emaitzak aurreko linkean dituzue). Ea hurrengo urtean berriz ere maila honetara igotzeko gai diren. Bestalde neskek igandean herriko estropada irabazi zuten eta horrekin batera ETE liga. Eguna borobila izan zen.

Ostegun honetan, Abuztuak 29, berriz Kontxako klasifikazioa jokatuko da 17:30tan eta ez dugu zalantzarik, oreretarrok lanetik atera eta denak kamiseta beltza jantzita bertara gerturatuko zaretela (Gogoratu Hibaikako erropa erosi nahi duenak Rosmiko dendan duela aukera eta bazkide bazara deskontuak dituzula). 

Bertan duzue atzoko bideoetako bat, NAIZ egunkariaren eskutik.