Egun on bazkide guztioi,
Larunbat honetan 15:30-tan Gipuzkoako Batelen Liga hasiko da eta Donostiako Arraun Laguna da elkarte antolatzailea.
Hasiera batean Hibaika Arraun Elkartearen izenean honako batelak aterako dira:
Neskak:
Bi batel infantiletan.
Batel bat kadeteetan.
Batel bat jubeniletan.
Batel bat seniorretan.
Mutiletan:
Bi batel kadeteetan.
Batel bat jubeniletan.
Mixtoak:
Agian batel bat infantiletan.
Informazio gehiago nahi izanez gero hemen duzue erantsita dossierra.
Etor zaitezte, gure arraunlariak asko eskertuko baituzte gure animo garraxiak.
Aupa Hibaika ! Aupa Orereta !