Kaixo Hibaikako jarraitzaile guztioi,

kontxa 5

Gaurko Kontxako Estropadan 2. txandan atera gara. Lehenengo kaletik Zumaia, 2tik Donostiarra, 3tik Orio eta 4tik berriz gu. Azkenean honakoa izan da lehenengo igandeko sailkapena:

  1. Orio 11:10.26
  2. Kaiarriba Donostiarra +2.22
  3. Donosti Arraun +13.60
  4. Tolosaldea +17.54
  5. Hondarribia +18.34
  6. Hibaika +21.26
  7. Zumaia Telmo Deun +29:56
  8. San Juan Koxtape +40.88

Gogoratu denbora hauek hurrengo iganderako baliogarriak izango direla.

Ikusle moduan ezin gara bertara gerturatu beraz animatzeko gure arraunlari nahiz entrenatzaileari beste bide batzuk jorratu beharko ditugu, hortaz  jarri zuen imaginazioa martxan.

Eskertzen dira zuen bideo, argazki, banderak ...

Aupa Hibaika !!!!! Aupa Orereta !!!!!

Oharra: Behe mailako ikasturtea 2020/9/7-an 18:00tan Oreretako Mataderoan hasten da.

Hemen dituzue argazki batzuk: argazkiak