Lehenik eta behin MILA ESKER Amaya Gezala orain arte elkarte honentzat egin duzun guztiarengatik.

InakiMendizabal

 

Iñaki Mendizabal, oiartzuarra, Hibaikako nesken entrenatzaile berria izango da. Bere kirol bibliografia kontuan hartuz gero arraun munduan ibilbide luzea burutu duela esan genezake: Arraunlari gisa San Juanen 10 urte igaro zituen. Horren ostean arraunlari nahiz entrenatzaile lanetan 2 urte Santiagotarraken, 4 urte Hondarribia B-n, urte bat Trintxerpen eta 3 urte Zarautzen. Azkenik, 2 urtetan Donostiarrako neskak gidatu zituen.
Hibaikazale guztion partetik ongi etorri.