Kaixo hibaikazaleok,

Orain dela 3 bat aste neska-mutilen traineru aurkezpena Papresan egin genuen. Dena bikain joan zen, baina jendearen berotasun falta somatu genuen noski. Beraz nahiz eta sare sozialetan, zehazki Instagramen duzue ikusgai zuzenekoa, hemen ipiniko dizkizuegu Dani Novasek ateratako argazki sorta bat.

Mila esker patrozinatzaileen eta udalaren babesarengatik, arraunlarien esfortzuagatik, entrenatzaile eta talde teknikoaren lanagatik, direktibaren babesagatik, Jesus Mari Zamora eta Leire Fernandez oreretarren animoengatik eta noski ahaztu gabe ZUEI AFIZIOARI !!!

Aupa Hibaika !!!!!

Aupa Orereta !!!!!