Kaixo Gorka, larunbatean estropada garrantzitsu batetik hasi zen denboraldia.

 

Larunbatean ilusio handiakin gindoazen, jakinda helburua oso zaila zela, lehen 4 postuetatik, denok 3 ziurtzat geneuzkan. Presatsu atera ginen ilusio handiarekin baina gure arraunketa galduz, ziabogara iritsi ordurako ez geunden sartzeko denboretan, baina istriborretik eman genuen eta hor ohartu ginen aukera guztiak galdu genituela eta orduan, presiorik gabe, neskak txipa aldatu eta bueltako luze on bat egin zuten edo behintzat dugun taldearekin bat datozen denboretan.

Guzti hau kontutan izanda nola planteatzen duzu igandeko estropada?

Ikusita ez geneuzkala aukerarik Euskotren ligara sartzeko, taldeak erakutsi zuen zein zen bere maila eta larunbateko amorrua atera. Taldea Euskotren ligan lehiatzeko maila ez izan arren, Hondarribiak erakutsitako mailagatik, ETE ligan errendimendu on bat emango dugu.

Eta orain, banderak, playoffa?

ETE ligan helburuak garbiak dira, lehen bi postutan geratu, hauek ematen bai dute aukera irailean playoffa jokatzeko. Helburu hori zaila da atzo ikusi zen bezala, baina daukagun taldearekin, adinagatik, gorantza joango da.


AUPA HIBAIKA!!!!