Etxeko estropada eta Brujula tostarik gabe. Kirolari bezala amorru pixkat sentitzen du, eta ala behar du, hori galtzen bada kirol grinik ez dagoela esan nahi bait du.
Brujula zaharraren istorioak
Aste arraroa. Asteazkenean Gipuzkoako Txapelketa Mutrikun. Kutsu arraroa geneukan azken entrenamenduetan eta trainerutan hori normalean estropada txarra izanen da, eta ala izan zen.
Astea normal joan da, hau arraroa izan arren, esan nahi dudana da, aste honetan aurreikusita zegoen guztia normaltasunez egin dela: entrenamenduak, Alex nahi zituen probak egin, larunbatean dena prest Zumaian, kafea hartu, estiramenduak, estropada aurreko bilera, beroketak, eta estropadan eskatutakoa ahal izan genuen moduan egin.
Igande goiza, egun polita, haize gutxi, herri polita, itsaso polita eta estropada nahiko ona, pausotxo bat aurrera, sufritua, baina aurrera, 10. postua, orain arteko onena.
Michel Vaucaire idatzi eta Édith Piaf abestuz famatua egin zen abestian ez bezala, Oui je regrette egindako estropadaz.
Ba bai, 9 hilabete eta 11 kilo pasa dira eta hasi dira azkenean, ESTROPADAK.