Etxeko estropada eta Brujula tostarik gabe. Kirolari bezala amorru pixkat sentitzen du, eta ala behar du, hori galtzen bada kirol grinik ez dagoela esan nahi bait du.

Baina pertsona bezala pozik, trainera barruan zeudenak  lagunak zirela ikusita, aurten izandako negu gordin hau bere alboan jasan dutenak, hutsik egin gabe.Urduri, oso urduri nengoen, ea honetaz eta hortaz gogoratuko ziren traineru barruan……., ez da pentsatzen dudalako besteak baino hobeagoa naizenik, mutilengan dudan konfiantza osoa da, gainera Misterra ere kanpoan zen. Taldearen erantzuna top, 11.k  baina gauzak ondo eginaz, Pedreñako sentsazioak hobetuz.

hibaika-ibon1Itsusigatik bereziki poztu nintzen, honegatik edo besteagatik azkeneko estropadetan ezin izan zuen parte hartu,  eta beti bezala, eskatu eta berak maila eman zuen.Orain arteko bakea bukatu da, estropada bakarreko asteburuak bukatu dira. Orain hasiko da benetako infernua eta borrokarako prest gaude.

Aurrekoan esan nuen bazetorrela bala beltza eta aste honetako entrenamenduak ikusita, gero eta ziurrago nago, BALA BELTZA BADATOR.

Leave a reply
You are not allowed to leave a reply!

Blogak

AGENDA

No events found.

Lagundu nahi?

Hibaika-ko Laguntzaileak abantail hauek izango dituzte:

  1. % 10eko deskontua Rosmi-nen dagoen klubeko arropan
  2. Ekaineko traineren aurkezpenerako gonbidapena
  3. Hilabetero klubeko nobedadeak email bidez jaso
  4. Hibaika arraun Elkartea laguntzaile txartela

EGIN BAZKIDE

HIBAIKA IRUDITAN