Igande goiza, egun polita, haize gutxi, herri polita, itsaso polita eta estropada nahiko ona, pausotxo bat aurrera, sufritua, baina aurrera, 10. postua, orain arteko onena.

Astea nahiko aldrebesa zihoan, baina igandean dena, eta batez ere denek, gure lana egin genuen eta kirol errendimenduan agertu zen, kirol emaitza beste gauza asko dauzka lotuak.

Ondo sentitu nintzen, gustura baina eskuak motel oraindik

Beste gauza bat ere erakutsi zigun asteburu hau, hiru pertsonen izaera, bere burua taldearen atzetik jarri eta txalupan ez egon arren, 20 segundoko hobekuntza eman ziguna bere izaera eredugarriagatik, hori da talde bat izatea.

Ez, ez gaizki ulertu, aste barruan lehiatu zuten bere tosta lortzeko baina erakutsi digute asteburuan DENEK irabazi edo galtzen dugula, hori da nire taldea, hori da nire HIBAIKA.

Leave a reply
You are not allowed to leave a reply!

Blogak

AGENDA

No events found.

Lagundu nahi?

Hibaika-ko Laguntzaileak abantail hauek izango dituzte:

  1. % 10eko deskontua Rosmi-nen dagoen klubeko arropan
  2. Ekaineko traineren aurkezpenerako gonbidapena
  3. Hilabetero klubeko nobedadeak email bidez jaso
  4. Hibaika arraun Elkartea laguntzaile kartela

EGIN BAZKIDE

HIBAIKA IRUDITAN